Area usaindu dut goizero esnatzean, haizea entzun eta euri tantak ikutu sirocco egunetan, tea dastatu dut uneoro eta izarrak ikusi gauez, baino badaude zentzumenetatik haratago dauden sentimenduak, eta horiek adieraezinak zaizkit. Bueltatu naiz, baina nire bihotzaren zati bat Dajlan gelditu da.
Author Archives: ikerlauroba
Fisahararen irekiera
Saharari kantari 2014 lehiaketa irabazi eta errefuxiatu Saharauien kanpamenduetara bidaiatu behar genuela jakin genuenetik, egun hau iristeko desiratzen ginen. Gaua Donostiatik Madriderako autobusean igaro eta gero, eguerdian Tindouferantz abiatu gara. Bertako aduana igarota, txarter hegaldian gentozenak autobus, furgoneta eta 4x4etan banatu, eta Dajlarako bidea hartu dugu karabanan, Frente Polisarioaren babespean. 24 orduko bidaiaren ondoren, Hamoudi eta Aminetouk hartu gaituzte beraien Jaiman. Continue reading
Iritsi gara Dajlara!
FISAHARA martxan da eta prest gaude bertako berriak kontatzeko.
Bidai oso luze eta gogorra egin eta gero, gaur lehenengo kontaktua izan dugu bertako gende eta giroarekin. Lehenengo tea eta elkarrizketak. Zinema jaialdiaren hasiera, lehenengo proiekzioa…
Gaurkoz besterik ez, bihartik aurrera kronika txiki bat bidaltzen saiatuko gara, inernetek ez ba dizkigu arazo handirik jartzen.
Gabon