Saria
Lehen saria:
Lehiaketaren 1. talde edo bakarlari irabazleak Tindoufen (Aljeria) dauden saharar herritar errefuxiatuen kanpamenduetara bidaiatuko du, FISAHARA 2016 Saharako Nazioarteko Zine Jaialdiaren baitan. Aurten, jaialdia urriaren 11tik 16ra bitartean egingo da. Bertan, beste artista batzuekin jotzeko aukera izango du.
Ez dago gutxieneko edo gehieneko taldekide-kopururik, baina kontuan hartu behar da sariak gehienez ere LAU PERTSONARI BAKARRIK emango diela aukera saharar errefuxiatuen kanpamenduetara joateko.
Irabazlea bakarlari bat bada edo irabazten duen taldeak 4 lagun baino gutxiago baditu, sariaren gainerako txartelak lehiaketako partaideen artean zozketatuko dira, eta haiek ere FISAHARA 2016 jaialdiaren baitan kanpamenduetara joateko aukera izango dute.
Bukaerako jailadian ere aurkeztutako abestia jo beharko dute. Hau uztailaren 2an izango da Gasteizko Hor Dago! Tabernan, Afu taldea eta bigarren sariaren irabazleekin batera.
Bigarren saria:
Bigarren sariak bigarren tokian aukeratzen den kantarekin bideoklip bat grabatzeko aukera emango du.
Honekin batera bukaerako jailadian ere aurkeztutako abestia jo beharko dute. Hau uztailaren 2an izango da Gasteizko Hor Dago! Tabernan, Afu taldea eta lehenengo sariaren irabazleekin batera.
Zer da… | Oinarriak | Saria |