Oinarriak
Arabako SEADen Lagunen Elkarteak, Garapenerako Irabazi Asmorik Gabeko Gobernuz Kanpoko Erakundeak, Saharari Kantari 2016 lehiaketa antolatu du, Euskal Herriko gazteen musika-taldeei Mendebaldeko Saharako eta saharar herriaren errealitatearen berri emateko. Lehiaketaren oinarriak honako hauek dira:
DESKRIBAPEN OROKORRA:
Talde parte-hartzaileek edo bakarlariek Mendebaldeko Saharari buruzko argitaratu gabeko kanta bat aurkeztu beharko dute lehiaketaren oinarrietan ezarritako epean. Kantaren hitzek zein musikak artistek beraiek sortuak eta argitaratu gabeak izan beharko dute. Kantak gaztelaniaz, euskaraz, hassaniaz edo hiru hizkuntzak nahastuta aurkeztu ahal izango dira.
Kantuak honako formatu hau izango duen audio CD batean aurkeztuko dira:
– Konprimitu gabeko WAVE edo AIFF formatudun fitxategiak.
– Laginketa frekuentzia: 44.1Khz edo garaiagoa.
– Bereizmena: 24 bit
– Audioa masterizatu gabeko (konprimitu gabekoa, mugatu gabekoa, ekualizatu gabekoa…) nahasketa izan beharko da. Masterizazioa estudio batean egingo
da, kalitate handiko baliabideak erabiliz.
Aurkeztutako kanta guztiak Arabako SEADen Lagunen Elkarteko jabetza izango dira eta honek beretzat gordeko du elkartearen helburuetarako lanak zatika edo osorik erreproduzitzeko, zabaltzeko edo/eta erabiltzeko eskubidea.
Hizkera sexista, homofoboa edota arrazista duten kantak edo beste kultura, erlijio edo pertsonak errespetatzen ez dituztenak baztertu egingo dira.
Behin kantak aurkezteko epea amaituta, epaimahaiak aztertu egingo ditu eta talde edo bakarlari irabazlea zein den erabakiko du, eta horretarako, kantaren edukia eta sormen-maila hartuko ditu kontuan, eta baita hizkera ez sexista, ez homofoboa, ez arrazista eta kultura, erlijio nahiz pertsona guztienganako errespetuzkoa erabili izana ere. Errekurtso naturalen ustiaketaren gaia aipatzea baloratuko da. Gai honi buruzko informazio gehiago lortzeko, lehiaketaren web orrian erabilgarri dauden estekak kontsulta daitezke.
2 talde edo bakarlari irabazleen izenak lehiaketaren webgunean www.sahararikantari.saharaelkartea.org argitaratuko dira. Talde edo bakarlari horiek amaiera-jaia gauzatzen den egunean jaian izateko konpromisoa hartzen dute. Jai hori 2016ko uztailaren 2an egingo da, eta lehiaketa irabazi duten kantak zuzenean eskainiko dira. Era berean, lehiaketaren inguruko interesa agertzen duten komunikabideei erantzuteko konpromisoa hartzen dute.
Lehiaketara aurkezten diren kanta guztiak masterizatu egingo dira eta Interneteko online atari batean bilduko dira. Gainera, komunikabideei helaraziko dizkiegu, oihartzun handiagoa lortzeko.
Lehiaketaren 1. talde edo bakarlari irabazleak Tindoufen (Aljeria) dauden saharar herritar errefuxiatuen kanpamenduetara bidaiatuko du, FISAHARA 2016 Saharako Nazioarteko Zine Jaialdiaren baitan. Aurten, jaialdia urriaren 1tik 16ra bitartean egingo da, eta bertan, irabazleak kanta irabazlea jotzeko aukera izango du.
(Arrazoi pertsonal edo unean unekoengatik talde edo bakarlari irabazleak ezingo balu aipatu datan Tindoufera bidaiatu, taldeak edo bakarlariak eta SEADen Lagunen Elkarteak konponbide bat bilatuko zuten).
PARTE-HARTZAILEEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK:
- Ez dago gutxieneko edo gehieneko taldekide-kopururik, baina kontuan hartu beharko da saria irabazten duen taldeko gehienez ere 4 pertsonari emango zaiela aukera saharar herritar errefuxiatuen kanpamenduetara joateko.
- Lanak aurkezten diren unean, taldekide guztiek 18 urte izan beharko dituzte gutxienez eta taldekideen batez besteko adinak ezingo du 40 urtetik gorakoa izan.
- Euskal Herrian bizi diren talde edo bakarlari guztiek hartu ahal izango dute parte.
- Ezingo dute lehiaketan parte hartu lehiaketako epaimahaikideek, Arabako SEADen Lagunen Elkarteak kontratatutako langileek, elkarteko zuzendaritza-batzordeko kideek edo horien guztien zuzeneko senideek.
- Hitzak eta musika dituzten edozein estilotako kantak onartuko dira.
- Talde edo bakarlari bakoitzak ordezkari bat aukeratuko du (taldekideetako bat edo bakarlaria bera izan daiteke) lehiaketa gauzatu bitartean elkartearekin harremanetan egoteko.
- Lehiaketarako CDarekin batera, talde edo bakarlari bakoitzak gutun-azal itxi bat aurkeztuko du, barruan honako hauek dituena:
– Kantaren hitzak.
– Taldearen/bakarlariaren biografia.
– Ordezkariaren izena, telefonoa eta posta elektroniko helbidea.
– Taldekide guztien NANaren fotokopia.
EPEAK:
Ordezkariaren izena epea bukatu baino hilabete bat lehenago bidaltzea gomendatzen dugu. (Maiatzaren 15a baino lehenago)
Lehiaketara aurkezten diren kantak CD batean bidali beharko dira 2014ko martxoaren 28a baino lehen, honako helbide honetara:
Arabako SEADen Lagunen Elkartea
Antonio de Sucre kalea, 1 behea
01003 Vitoria-Gasteiz
Lau epaimahaikideek kantak entzun eta baloratu ostean, 2016ko ekainaren 23an, talde edo bakarlari irabazlearen izena lehiaketaren webgunean www.sahararikantari.saharaelkartea.org argitaratuko da.
Amaiera-jaia 2016ko uztailaren 2an, larunbata, antolatuko da, Gasteizko Hor Dago! Tabernan, eta bertan, talde edo bakarlari sarituek kanta irabazleak aurkeztuz joko dute. Ekitaldi hori lehiaketari amaiera bikaina emateko modua izango da, eta talde eta bakarlariek sortutako mezuak zabaltzea du helburu.
SARIA:
Bi talde edo bakarlari garaile izango dira:
“Saharai Kantari – Sahararen aldeko kanta bat” 2016ko lehiaketaren 1. talde edo bakarlari irabazleak Tindoufen (Aljeria) dauden saharar errefuxiatuen kanpamenduetara bidaiatuko du. Baina gehienez ere, talde irabazleko 4 kidek bidaiatu ahalko dute. Talde irabazleak 4 lagun baino gutxiago baditu, sariaren gainerako txartelak lehiaketako partaideen artean zozketatuko dira.
Bidaia Fisahara 2016 jaialdiaren baitan egingo da, eta aurten jaialdia 2016ko urriaren 11atik 16ra egingo da. Jaialdiak kultura zinematografikoa du oinarri, eta musika osagarri. Aste osoan zehar, hainbat musika-ekitaldi izaten dira eta talde irabazleak horietako batzuetan parte hartzeko aukera izango du, kanta irabazlea joz.
Bidaia-, ostatu- nahiz mantenu-gastu guztiak elkarteak ordainduko ditu.
Bidaiak bi helburu ditu: alde batetik, talde irabazlea saharar herriak bizi duen egoeraren inguruan sentsibilizatzea, herri horren errealitatea beren begiez ikusteko aukera eskainiz; eta bestetik, talde irabazlea saharar herriaren egoeraren berri emango duen ordezkari bihurtzea, bere musikaren bitartez herritarrengana iristeko duen ahalmenagatik.
Talde irabazleak, bidaian zehar eguneroko bat idatziko du, bidaian bizitako esperientzia jasotzeko. Egunerokoa lehiaketaren webgunean argitaratuko da eta baita taldearen webgunean (halakorik badu) eta sare sozialetan ere.
Honekin batera bukaerako jailadian ere aurkeztutako abestia joko dute. Hau uztailaren 2an izango da Gasteizko Hor Dago! Tabernan, Afu taldea eta bigarren sariaren irabazleekin batera.
- sariak epaimahaiak bigarren tokian aukeratzen duen kantarekin bideoklip bat grabatzeko aukera emango du.
Kasu honetan ere, aurkeztutako abestia jo beharko dute bukaerako jaialdian. Hau uztailaren 2an izango da Gasteizko Hor Dago! Tabernan, Afu taldea eta lehenengo sariaren irabazleekin batera.
EPAIMAHAIA:
- eta 2. kanta irabazleak aukeratuko dituen epaimahaiko kideak honakoak izango dira:
- Marilo Ruiz de Galarreta: SEADen Lagunen Elkarteko kidea.
- Fudiha Chein: Abeslari eta dantzari sahararra.
- Iker Lauroba: Saharari Kantari – Sahararen aldeko kanta bat lehiaketaren 12. edizioaren irabazlea.
Errekurtso naturalen ustiaketen gaia lantzen duten kantek puntuak lortuko dituzte. Gai hauei buruzko informazio gehiago lortzeko, web orrian erabilgarri dauden estekak kontsulta daitezke.
Lehiaketa honetan parte hartzeak berekin dakar oinarri guztiak onartzea.
Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan
SEADen Lagunen Elkartearekin,
telefono bidez: 945147853
edo emaila erabilita: sensi@saharaelkartea.org / sahararikantari@saharaelkartea.org
Facebook: Sahara Gasteiz
Elkartearen web orrialdea: www.saharaelkartea.org
Harremanetarako pertsonak: Dani eta Marilo.
Zer da… | Oinarriak | Saria |