Gure urteetako laguna den Pellok; Enrikko eta Lusillorekin batera, Saharar herriarekiko duen sentsibilizazioa erakutsi eta Saharari Kantari abesti lehiaketan parte hartzeko gonbita luzatu digu. Saharari Kantariko lehenengo edizioan parte hartu zuen Pellok eta berak bidalitako abestiak lehenengoa klasifikatzea lortu zuen. Honengatik FiSaharara bidaiatu eta Nazioarteko Zinema Jaialdi honen amaierako jaialdian jotzeko aukera izan zuen. Hemendik aurrera lotura handia mantentzen du elkartearekin eta bere parte bezala sentitzen du Saharari Kantari.
Zuek ere animatu eta parte hartu dezakezue!