Atzo euria egin zuen! Tanta batzuk izan baziren ere gutxitan bizi daitekeen fenomenoa. Ondar ekaitz batez lagunduta etorri zen eta haize ufada oso gogorrak bizi genituen jaima barruan. Azken ordura arte ez genuen jakin kontzertua bertan behera geldituko ote zen, dunetan jo behar genuelako, eta haizeak zaila egiten zuen bideragarri izatea. Continue reading
Fisahararen irekiera
Saharari kantari 2014 lehiaketa irabazi eta errefuxiatu Saharauien kanpamenduetara bidaiatu behar genuela jakin genuenetik, egun hau iristeko desiratzen ginen. Gaua Donostiatik Madriderako autobusean igaro eta gero, eguerdian Tindouferantz abiatu gara. Bertako aduana igarota, txarter hegaldian gentozenak autobus, furgoneta eta 4x4etan banatu, eta Dajlarako bidea hartu dugu karabanan, Frente Polisarioaren babespean. 24 orduko bidaiaren ondoren, Hamoudi eta Aminetouk hartu gaituzte beraien Jaiman. Continue reading
Iritsi gara Dajlara!
FISAHARA martxan da eta prest gaude bertako berriak kontatzeko.
Gaurkoz besterik ez, bihartik aurrera kronika txiki bat bidaltzen saiatuko gara, inernetek ez ba dizkigu arazo handirik jartzen.
Gabon