Pasa den edizioan garaile ateratakoak, Saharari Kantari 2016ko aurkezpenean parte hartu ondoren, abesti txapelketan parte hartzera animatzeko bideoa grabatu zuten.
2014ean izandako esperientzia kontatu ziguten aurkezpenean eta Saharar herriarekiko daukaten maiatasuna aitortu ziguten. 2014ko Saharari Kantarira bidalitako abestiak puntuazio altuena lortu zuen eta Iker eta Fariba beste batzuen artean FiSaharara bidaiatzeko aukera izan zuten. Tindoufen aurkitzen diren errefuxiatuen kanpamendutan ospatzen den nazioarteko zinema jaialdi honetan kontzertu bat jo zuten eta sahararrekin aste bete konpartitzeak herri honen egoera ulertzera lagundu ziela komentatu ziguten.