Area usaindu dut goizero esnatzean, haizea entzun eta euri tantak ikutu sirocco egunetan, tea dastatu dut uneoro eta izarrak ikusi gauez, baino badaude zentzumenetatik haratago dauden sentimenduak, eta horiek adieraezinak zaizkit. Bueltatu naiz, baina nire bihotzaren zati bat Dajlan gelditu da.
Sari bat baino askoz gehiago izan da. Saharauiei buruz entzunda nuena aurrez aurre bizi eta sentitzeko aukera bat, Arabako SEADen Lagunen Elkartearekin elkartasuna eta konpromisoa bizitzeko modu bat.
Sari bat baino askoz gehiago izan da. Lehiaketaren oinarrietan Tindoufeko kanpamenduetara bidaia aipatzen da, baino hori hasiera baino ez da, hainbeste izan da Saharauiengatik jasotakoa: Ontasuna, apaltasuna, errespetua, maitasuna, bizitzeko gogoa, borrokarako kemena…
Euskal Herritik eramandako arropak, eskolarako materiala eta abarrekoak familiari eman genizkionean, Hamudik zera esan zigun: “ekarritakoak oso garrantzitsuak dira guretzat, tantaz tanta ibaiak sortzen diren bezala”. Euriak jarraitu dezala elkartasun ibaia Saharan itsasoratu arte